XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Umiak deun Andoni'gana.

Urkiola'tik urrin eztagozan Bizkai'ko errialde batzuetan ekandua dago, senar-emaztiak euren umiak Padua'ko Deun Andoni'gana eruateko txiki-txikiyak diranian, eta Urkiolako elexan Yaunartu, meza entzun, edo beste egipen on bat beteagaz batera, umiai bedeinkaziñuak artu-erazo.

Durango-alde ta Arratia'n batez-be, baserriyetan iñor nekez aurkituko litzake txikitan Urkiola'ra bere gurasuak eruan eztabenik.

Ekandu polita da, Yosu Umetxua besoetan daukon Padua'ko Andoni Deun miraritsuagana ume txikiyak eruatia eta beronen Deunetxe Urkiolagane'kuan, bere bitartez Yauna'ri eskiñi ta batera Yauna'ri eskatu, yagon dagizala, Zerura'ko, umetxu areek.

Uda gustiko domeka ta yaiegunetan ikusten dira Urkiola'runtz goiz-goizetik duazala senar-emaztiak, oñez, umetxu bat edo bi astotxu baten ganian, otsaretankuriyoso ipiñita.

Geyenetan baserritarrak izaten dira, garbi-garbiro yantzita, eurei begiratutia bakarrik be begiyentzat atsegin-izaten dala.

Noz-edo-noz, senar-emazte batzuk edo irutzuk batera yoaten dira, alkarren auzokuak diralako edo bidian bat egin dabelako; orduan bidia igarri barik egiten dabe, etengabeko barriketa pozkor gozuaren bitartez.